Munduko futbol txapelketapelketa
Brasil 2014
Munduko Txapelketako multzoak ordu gutxi barru zozketatuko dira
Erredakzioa
Zozketak multzo bakoitzean zein talde lehiatuko diren erabakiko du. Ekitaldia ostiralean egingo da, arratsaldeko 17:00etan.
-
Brasil 2014ko ontzien zozketa. Argazkia: EFE
FIFAk Brasil 2014 Munduko Txapelketako zozketarako ontzietan aldaketak egin ditu eta Frantzia bigarren ontzitik atera eta laugarrenera eraman dute.
Multzoen zozketa ostiralean, abenduaren 6an, egingo da.
Ontziak horrela gelditu dira:
Multzoetako buruak: Brasil, Argentina, Kolonbia, Uruguai, Belgica, Alemania, Espainia eta Suitza.
Bigarren ontzian Aljeria, Kamerun, Boli Kosta, Ghana, Nigeria, eta Txile eta Ekuador egongo dira.
Hirugarren ontzian Australia, Iran, Japonia, Hego Korea, Costa Rica, Honduras, Mexiko eta Estatu Batuak.
Laugarren ontziko selekzio guztiak europearrak izango dira: Bosnia, Kroazia, Ingalaterra, Grezia, Frantzia, Italia, Holanda, Portugal eta Errusia. Talde bat, laugarren ontzitik bigarrenera bidali beharko dute.
.