Munduko futbol txapelketapelketa
Espainiako selekzioa
720.000 euro arteko hobariak izango dituzte Espainiako jokalariek
Erredakzioa
Brasilgo Munduko Txapelketa irabazten dute, orain dela lau urte baino 120.000 euro gehieago lortuko dituzte.
-
Juanfran, Costa, Xavi eta Del Bosque / EFE.
Espainiako jokalariek eta teknikoek 720.000 euro jasoko dute Brasilen Munduko Txapelketa irabazten badute. Hegoafrikako Txapelketa baino 120.000 euro gehiago dira. Kapitainek negoziatu dituzte hobariak.
Cope irrati kateak argitu duenez, finalerdietara heltzen badira, 180.000 eurokoa izango da saria; finalera heltzen badira, 360.000 eurokoa, eta irabazten badute, 720.000koa. 2006an, 540.000 euro negoziatu zituzten. Hegoafrikan, 600.000 euro irabazi zituzten. Kritikak egon ziren gizartean eta alderdi politikoetan, eta salaketa Kongresura ere eraman zuten.
Juan Matak, selekzioko jokalariak, kritiketatik babestu nahi izan du: "Egia da batzuetan gure kontra erabiltzen direla gai hau, baina Mundiala jokatzean, txikitatik daukadan ilusioarekin, eta beste Txapelketa irabazten saiatzean, ez dudala horretan pentsatzen. Jakitera ematea ala ez, ezin dugu kontrolatu. Gure herrialdearentzat irabazten saiatuko gara, futbol onarekin, eta ez dugu hobarietan pentsatzen. Jakitera emateak ez gaitu asaldatu behar".
Kritika politikoak
PSOEko diputatu batzuk hobariak kritikatu dituzte, "neurrigabeak" eta "hiritarrentzat iraina" izateagatik. Susana Rosen arabera, "ezin dira sai hauek onartu". Pablo Martinen beste selekzioen hobariekin alderatu zituen.
Josep Antoni Duran Lleidak, CiUko bozeramaileak, selekzioen sariak alderatu ditu: "Espainiak Alemaniak baino bi aldiz gehiago ordainduko du Munduko Txapelketagatik? Alemaniarrak baino bi aldiz aberatsagoak al gara?".
Laia Ortizek, ICVko bozeramaileak, selekzioaren hobari "onartezinak" txikitzea eskatu dio Gobernuari, jokalarien "soldata neurrigabeak" kontuan hartuta.