Munduko futbol txapelketapelketa
B taldea
Titulua defendatzeko bidea hasiko du Espainiak Holandaren aurka
Erredakzioa
Aurreko Munduko Txapelketa eta bi Europako Txapelketak irabazi dituen selekzioak azken Munduko finalean izandako aurkaria izango du aurrean.
-
Espainiako selekzioaren entrenamendu bat / EFE.
Espainiak, munduko futbol txapeldunak, titulua defendatzeko bidea hasiko du Brasilen, Holandaren aurka, ostiralean 21:00etan. Vicente del Bosqueren taldeak futbol munduko nagusitasuna luzat nahi du. Azken Munduko Txapelketa eta bi Eurokopak irabazi ditu.
Inoiz ez du Europako selekzio batek Amerikan izandako Mundial bat irabazi: Brasilek hiru lortu ditu, eta Argentinak eta Uruguaik bina. Inoiz ez da hain luzea izan selekzio bateko zikloa, eta luzatu nahiko du Espainiak Brasilen.
Salvadorreko Arena Fonte Novak hartuko du B taldeko lehenengo neurketa, 51.900 ikusle eta tenperatura altuen aurrean. Hiru ordu beranduago Txile eta Australia arituko dira taldean. Espainia orain dela lau urte izandako ideia berdintsuarekin zelairatuko da. Holandak, aldiz, 2010ean galdu ostean, berritze prozesua hasi zuen, eta jokalari gazteak sartu ditu taldean. Aurrean, aldiz, Sneijder, Robben eta Van Persie beteranoak arituko dira.
Iker Casillas Munduko Txapleketa batean gehien jokatu duen Espainiako futbolaria bilakatuko da, Zubizarretarekin berdinduta. Cesar Azpilicueta hamaikakoan egongo da, ezker hegalean. Javi Martinez, aldiz, aulkian geratu daiteke, azken bi lagunartekoetan titular izan arren.
Xabi Alonsok, Pedrok edota Silvak zelai erdiko bi leku beteko dituzte. Aurrean ere zalantzak daude: Cesc ala Torres edo Diego Costa.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Espainia: Casillas; Azpilicueta, Pique, Ramos, Jordi Alba; Busquets; Pedro edo Silva, Xavi, Xabi Alonso, Iniesta; eta Cesc edo Torres.
Holanda: Cillesen; Janmaat, De Vrij, Martins Indi, Vlaar, Blind; Robben, De Jong, Clasie edo De Guzman, Sneijer; eta Van Persie.