Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Italia, kanporatuta

Godinen golak final-zortzirenetan sartu du Uruguai

Erredakzioa

Costa Rica sailkatu da D multzoko aurreneko postuan, eta bigarrena Uruguairentzat izan da Italia mendean hartu eta gero (0-1).

  • Uruguai, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Uruguai, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Costa Ricak eta Uruguaik lortu dituzte Munduko Futbol Txapelketako final-zortzirenetarako txartelak, D multzoan. Costa Rica aurreneko postuan sailkatu da, eta bigarrenean Oscar Washington Tabarezek zuzentzen duen selekzioa.

Diego Godinen golari esker gainditu du Uruguaik Italia (0-1). Atletico Madrileko jokalariak 81. minutuan egin du gola korner batean buruz errematatuta.

Italiak hamar gizonekin jokatu du partidako azken ordu erdia, epaileak txartela gorria erakutsi baitio Claudio Marchisiori.

Fitxa teknikoa:

Italia: Buffon; Darmian, Barzagli, Chiellini, Bonucci, De Sciglio; Verrati (Motta, 75'), Pirlo, Marchisio; Inmobile (Cassano, 71') eta Balotelli (Parolo, 46').

Uruguai: Muslera; A. Pereira (Stuani, 63'), Godín, Gimenez, Caceres; Gonzalez, Arevalo, 'Cebolla' Rodriguez (Ramirez, 78'), Lodeiro (M. Pereira, 46'); Luis Suarez eta Cavani.

Gola:

1-0, 81', Godin.

Costa Rica, multzoko aurreneko postuan

Costa Ricako selekzioa bikain aritu da txapelketako multzoen fasean, eta aurreneko postua berretsi du Ingalaterraren aurka hutsean berdinduta. Ingelesak txapelketatik kanpo ziren dagoeneko.

Fitxa teknikoa:

Costa Rica: Navas; Gamboa, Gonzalez, Duarte, Diaz, Miller; Tejeda, Borges (Barrantes, 78'); Ruiz; Campbell (Ureña, 65') eta Brenes (Bolaños, 59').

Ingalaterra: Forster; Jones, Cahill, Smalling, Shaw; Milner (Rooney, 74'), Lampard, Wilshere (Gerrard, 72'), Barkley, Lallana (Sterling, 62'); Sturridge.

Azken jardunaldiko partiden emaitzak:

Italia-Uruguai (0-1)

Costa Rica-Ingalaterra (0-0)