Munduko futbol txapelketapelketa
Hegoafrika 2010
Camboyak Munduko Kopan zehar apustu egiten duena atxilotuko du
Erredakzioa
Herrialde honetan jokoa debekatzen duen dekretu bat dago. Kasinoak dekretutik at daude, baina Camboyarrek debekatuta dute bertara sartzea len egiteko ez baldin bada.
Camboyako agintariek jakinarazi dutenez Hegoafrikako Munduko Kopan zehar apustuak egiten dituen pertsona atxilotu egingo dute.
Phnom Penheko polizia burua den Touch Naruthek esan zuen neurri hau bat datorrela 2009an Hun Sen lehen ministroak ezarritako dekretuarekin.
"Badakigu herrialde askotan apustuak egin daitezkeela Mundialeko partidekin, baina Camboyan debekatuta egongo da", adierazi zion Touch Natuthek Phnom Penh Posti.
Herrialde honetako 29 kasinoak dekretutik at geratu ziren. Dena den, camboyarrek debekatuta dute kasinoetara sartzea beratn lan egiteko ez baldin bada.