Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Egin apustu!

Munduko Txapelketaren 'porra' Facebook-en jokatzen da, eitb.com-ekin

L.S.

Erredakzioa

Socsoft euskal enpresak garatu du aplikazioa. Bi lagunentzako asteburua irabaz dezakezu, Artxandako Alba Hotel Golf&Spa-ko suite batean.

Hegoafrikako Munduko Txapelketaren emaitzak iragartzeko "porra" egin ahal duzu jada Facebook munduko sare sozialik garrantzitsuenaren bidez. eitb.com-ek ematen dizu aukera, Socsoft Bilboko enpresak garatutako aplikazioaren bidez.

Interneteko sare sozialek lehen aldiz izango dute berebiziko garrantzia Mundial batean. 600 milioi erabiltzaile ditu Facebook-ek mundu osoan zehar eta aisi zein entretenimendu eduki askorentzako elkargune bilakatu da.

Egoera honek eta eitb.com-ek sare sozial, informazio eta entretenimenduaren alde egindako apustuak, Socsoft bultzatu dute ekimen honetan parte hartzera, Igor Ormaetxeberria garapenaren arduraduna izan dela.

Iragarpenak orrialdeen "porrak" egiteko zein emaitzak partekatzeko aukerarekin konbinatzen dira. Gutxi izango balitz, partidaren eguna hurbiltzen den heinean, iragarpenak alda daitezke. Aipatzekoa da ere komentarioak utzi ahal direla parte-hartzaile bakoitzak egin duen pronostikoan eta erremintak informazioa eskaintzen duela Mundu Txapelketan gertatzen den guztiaren inguruan.

Irabazlearentzako saria paregabea da: Bi lagunentzako asteburua, Artxandako Alba Hotel Golf&' || 'amp;Spa-ko suite batean, ostiral eta larunbat gauean, aparkalekua, gosariak eta afari bat barne, eta baita golfean jolasteko aukera ere (handicap-a izanez gero).