Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

D multzoa

Hegoafrika 2010: Sua piztuta D multzoan

Erredakzioa

Ghanaren eta Australiaren arteko banako berdinketak gori-gori jarri du D multzoko sailkapena. Ghanak lau puntu ditu, hiruna Serbiak eta Alemaniak, eta puntu bakarra Australiak.

Ghanak eta Australiak banako emaitzarekin amaitu dute bere partida eta D multzoko sailkapena estutu dute. Australiano selekzioa Ghanakoa baino hobeto aritu da, nahiz eta 24. minututik aurrera hamar jokalarirekin jokatu.

Une hori baino lehen, Australia aurretik jarri da markagailuan Holmanek sartutako gol bati esker. Jokalari australiarra Kingson atezainaren huts egite galanta profitatu du (12. minutua).

Partidako jokaldi erabakigarria baina, 24. minutuan jazo da. Mensahren jaurtiketa bat eskuarekin atera du Kewell jokalariak atepean. Rosetti epaile italiarrak penaltia adierazi du eta txartel gorria erakutsi dio australiarrari.

Gyanek gola egin du penalti puntutik mugitu ez den banako emaitza ezarriz. D multzoa pil-pilean da. Ghanak multzoko lidertza hartu du lau punturekin, Alemania eta Serbia hiruna punturekin dira, eta Australiak puntu bakarra dauka.

Fitxa teknikoa:

1 - Ghana: Kingson, Pantsil, Mensah, Addy, Sarpei, Annan, Prince Boateng (Amoah, m.87), Asamoah (Muntari, m.77), Tagoe (Owusu-Abeyie, m.56), Ayew eta Gyan.

1 - Australia: Schwarzer, Wilksihire (Rukavytsya, m.85), Neill, Moore, Carney, Culina, Valeri, Emerton, Holman (Kennedy, m.68), Bresciano (Chipperfield, m.66) eta Kewell.

Golak: 0-1, m.12: Holman. 1-1, m.25: Gyan, penaltiz.

Alemania gainditu du Serbiak ezustekoan (0-1)

Serbiak D multzoko selekzioa indartsuena hartu du mendean, Alemania (0-1). Bigarren zatian bat gutxiagorekin jokatu dute alemaniarrek Indiano Mallenco epaileak bigarren txartel horia erakutsi baitio Kloseri.

Jokaldi horrek erabaki du partida, 37. minutua zen. Minutu bat geroago Serbiak markagailua estreinatu du Jovanovicen golari esker.

59.ean Alemaniaren aldeko penaltia adierazi du epaileak, baina Podolskik kale egin du hamaika metroetatik. Azken unera arte saiatu dira Joachim Löw gizonak, baina hiru puntuak Anticen selekzioak eskuratu ditu.

Fitxa teknikoa:

0 - Alemania: Manuel Neuer; Lahm, Mertesacker, Arne Friedrich, Holger Badstuber (Mario Gomez, 77); Mesut Ozil (Marko Marin, m.71), Bastian Schweinsteiger, Sami Khedira, Thomas Müller (Cacau, 70''); Miroslav Klose eta Lukas Podolski.

1 - Serbia: Vladimir Stojkovic; Branislav Ivanovic, Neven Subotic, Nemanja Vidic, Aleksandar Kolarov; Milos Krasic, Milos Ninkovic (Gojko Kacar, 70''), Zdravo Kuzmanovic (Radosav Petrovic, 75''), Dejan Stankovic, Milan Jovanovic (Danko Lazovic, 79''); Nikola Zigic.

Golak:

0-1, 38''. Jovanovic.