Munduko futbol txapelketapelketa
G multzoa
Hegoafrika 2010: Ezustekorik ez eta Portugalek lortu du sailkapena
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Brasilek eta Portugalek bientzat baliogarria den berdinketa (0-0) lortu dute, lehenengo eta bigarren sailkatuz, hurrenez hurren. Boli Kostaren gol-festak (3-0) ez du ezertarako balio izan.
Brasilek G multzoko lehenengo postuan egingo du final-zortzireneterako bidea, eta Portugalek, bigarrenean. Bien arteko neurketa berdinketarekin amaitu da (0-0). Boli Kostak, bestalde, 3-0 irabazi dio Ipar Koreari, baina antzua izan da afrikarren saiakera eta bi taldeak txapelketatik at dira.
Final-zortzirenetan, Brasiles astelehenean jokatuko du Johannesburgoko Ellis Parken H multzoko bigarren sailkatuaren aurka (Txile, Espainia, Suitza edo Honduras). Portugalek, berriz, Lurmutur Hirian jokatuko du asteazkenean multzo horretako lehen sailkatuaren aurka.
0-1
Yayá Toure Min 14
0-2
Romaric Min 20
Kalou Min 81