Munduko futbol txapelketapelketa
Final-zortzirenak
Mundiala: Uruguai final-laurdenetan da Hego Koreari irabazita (2-1)
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Hegoamerikarrak 1-0 hasi dira irabazten, baina korearrek 1-1ekoa sartu dute bigarren zatian. Azken txanpan Luis Suarezen bigarren golak eman dio garaipena Uruguairi.
Partida ona eskaini zuten bi selekzioek. Gol aukerak egon ziren, joko ona eta tentisoa ere. Zortzigarren minutuan Luis Suarezek sartu zuen partidako lehen gola Uruguairentzat (1-0). Hego Koreak ez zuen lehen zati ona egin, baina gol aukeraren bat edo beste sortu zuen. Dena den, lehen 45 minutuak Uruguairen aldeko 1-0ekoarekin bukatu ziren.
Bigarren zatian Hego Koreak ondo jokatu zuen eta 68. mintuan Lee Chung Yongek 1-1ekoa egin zuen defentsa uruguiarraren hutsa aprobetxatuz. Berdinketaren gola hartu ondoren Uruguaik erasora jo zuen eta 80. minutuan Luis Suarezek2-1ekoa sartu zuen. Gol hori sartu ondoren partida erabakita uzteko aukera izan zuten hegoamerikarrek, baina ez zuten ate aurrean asmatu. Hego Koreak ez zuen azken unera arte etsi, baina azken txanpan bi gol aukera on izan zituen arren ez ziren partida berdintzeko gai izan. Azkenean, 2-1eko emaitzarekin Uruguai izan zen irabazlea.
Fitxa teknikoa:
2.- Uruguai: Fernando Muslera; Maximiliano Pereira, Diego Godín (46. min Muricio Victorino), Diego Lugano, Jorge Fucile; Diego Perez, Egidio Arevalo Rios, Alvaro Pereira (73. min Nicolas Lodeiro), Edinson Cavani, Diego Forlan eta Luis Suarez (83. min Alvaro Fernandez).
1.- Hego&' || 'nbsp;Korea: Jung Sung-Ryong; Cha Du-Ri, Cho Yong-Hyung, Lee Jung-Soo, Lee Young-Pyo; Lee Chung-Yong, Ki Sung-Yueng (84. min Kim Dong Jin), Kim Jae Sung (60. min Lee Dong Gook), Park Ji-Sung; Park Chu-Young eta Yeom Ki-Hun.
Golak: 1-0, 7. min: Luis Suarez. 1-1, 67. min: Lee Chung Yong. 2-1, 80. min: Luis Suarez.