Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Final-zortzirenak

Mundiala: Argentina final-laurdenetan da Mexiko gaindituta (3-1)

Erredakzioa

Tevezek, lehenengo jokoz kanpo eta ondoren gol bikain batekin, erabaki du partida eta Maradonarenak final-laurdenetan dira; Alemania dute zain. Epaileen akatsak erabakigarriak izan dira gaurkoan.

Alemaniak eta Argentinak neurtuko dituzte indarrak final-laurdenetan. Alemaniarrek Ingalaterra hartu dute mendean 4-1eko emaitzarekin eta argentinarrek Mexiko kanporatu dute (3-1). Bietan, epaileak izan dira gakoak.

Bikain zelairatu dira Javier Aguirreren gizonak eta Chicharitok gola sartzeko hiru aukera sortu ditu aurreneko ordu laurdenean. Argentina benetan estutu dute, galduta zegoen.

25. minutuan heldu da partida erabaki duen jokaldia. Tevezek jokoz kanpo lortu du argentinarren aldeko gola eta epaileak ontzat eman du bere marrazainaren zalantzak eta mexikarren kexak aintzat hartu barik. 31. ean Osorioren akats larria baliatu du Higuianek 2-0ekoa sartzeko. Hamar bat minututan maldan gorra jarri zaio partida Mexikori.

52. minutuan 3-0ekoa lortu du Tevezek areatik kanpo jaurtiketa bikaina eginda. Baina Aguirrenek ez zuten amore eman nahi eta 70. minutuan mexikarren aldeko gola lortu du Chicharitok ezkerrarekin errematatuta. Baina partida erabat bideratuta zuen Argentinak.

Fitxa teknikoa:

ARGENTINA: Romero; Otamendi, Demichelis, Burdisso, Heinze; Mascherano, Maxi Rodriguez (Pastore, 87''), Di Maria (Jonas Gutierrez, 79''); Messi, Tevez (Veron, 69'') eta Higuain.

MEXIKO: Perez; Juarez, Rodriguez, Marquez, Salcido; Osorio, Guardado (Guille Franco, 61''), Torrado, Bautista (Barrera, 46''), Dos Santos eta Hernandez.

GOLAK:

1-0, 26''. Tevez.

2-0, 33''. Higuain

3-0, 54''. Tevez.

3-1, 71''. Hernandez.