Munduko futbol txapelketapelketa
Final-zortzirenak
Mundiala: Robben eta Sneijderri esker, Holanda final-laurdenetan (2-1)
Erredakzioa
Eslovakiak aldea murriztu du, penaltiz azken segundoan, baina partida erabakita zegoen dagoeneko Sneijderrek 84.ean sartutako golarekin.
Holanda Munduko Futbol Txapelketako final-laurdenetarako sailkatu da final-zortzirenetako neurketan Eslovakiako selekzioa 2-1ko emaitzarekin mendean hartuta.
Holandarrek Eslovakiak baino hobeto jokatu dute. Joko eskasa erakutsi du Vladimir Weissn taldeak eta azken minutuetan bakarrik izan dira arriskua sortzeko gai.
17. minutuan markagailua estreinatu du Robbenek, kontraeraso batean. 84.ean Mucha Legia Varsoviako atezainaren akatsa baliatu du Kuytek eta baloia Sneijderri eman dio. 2-0ekoa zen eta neurketa erabakita geratu da.
Luzapenean, azken segundoan hain zuzen ere, Eslovakiaren gola sartu du Vittekek penaltiz. Ez du ezertarako balio izan. Holandaren aurkaria, Brasil.
Fitxa teknikoa:
2 - Holanda: Stekelenburg, Van der Wiel, Heitinga, Mathijsen, Van Bronckhorst, Van Bommel, De Jong, Sneijder (Afellay, 91''), Robben (Elia, 71''), Kuyt eta Van Persie (Huntelaar, 77'').
1 - Eslovakia: Mucha, Pekarik, Skrtel, Durica, Zabavnik (Jakubko, 86''), Kukca, Stoch, Weiss (Sapara, 86''), Jendresik (Kopunek, 71''), Hamsik eta Vittek.
Golak:
1-0, 18'': Robben;
2-0, 84'': Sneijder.
2-1, 92'': Vittek, penaltiz.