Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Final-zortzirenak

Mundiala: Paraguaik penaltien txandan kanporatu du Japonia (5-3)

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Kamanok penalti bat huts egin du japoniarren aldetik eta Cardozok sartu du azken penaltia paraguairrentzat. Final-laurdenetan dira jada hegoamerikarrak.

Paraguaiko selekzioak final-laurdenetarako txartela lortu du Hegoafrikako Munduko Kopan Japoniari penaltien txandan irabazita (5-3). Partida eta luzapena 0-0ekoarekin bukatu ziren eta penaltien zozketan Paraguai atera da garaile.

Paraguaik eta Japoniak partida kaskarra jokatu zuten, baina emozioa izan zuen emaitza ez baitzen minutu askotan zehar mugitu. Lehen zatian bina aukera izan zituen selekzio bakoitzak. Barrios Kawashima atezainaren aurrean geratu zen 20. minutuan, baina ez zuen asmatu eta hurrengo jokaldian Japoniaren erreakzioa etorri zen Matsuiren jaurtiketak langa jo zuelarik. Santa Cruz 1-0ekoa sartzeko zorian egon zen, baina bere jaurtiketa kanpora joan zen gutxigatik. Gauza bera gertatu zitzaion Hondari lehen zatiaren amaieran. Horrenbestez, lehen 45 minutuak 0-0ekoarekin bukatu ziren.

Bigarren zatiaren hasieran Paraguai sendo eta erasokor zelairatu zen eta Benitezek gol aukera bikaina izan zuen. Jokalari paraguaiarra bakkarik geratu zen atezainaren aurrean eta kale egin zuen. Japoniak ia ez zuen gol aukerarik sortu, baina Tanakak ia gola sartu zuen 61. minutuan. Ondoren, ez zen gol aukera gehiagorik egon eta legezko 90 minutuak 0-0ekoarekin bukatu ziren. Ondorioz, luzapenera joan zen norgehiagoka.

Luzapenaren hasieran gol aukera bana izan zuen selekzio bakoitzak. Okazaki ez zen gai izan Paraguaiko atezaina den Justo Villarren hutsa aprobetxatu eta Kawashimak erantzun bikaina eman zion Benitzen erremateari. Luzapena ere kaskarra izan zen, lehen zatiaren eta bigarrenaren antzekoa eta 0-0eko emaitzarekin bukatu zen. Partida penaltien txandan erabaki beharko zen.

Penaltien zozketan Paraguayk ez du penaltirik huts egin eta Japoniak kale egin du jaurtiketa baten. Kamanok ez du hamaika metroetatik asmatu. Azkenean, Paraguai izan da irabazle 5-3ko emaitzarekin eta final-laurdenetarako txartela lortu dute.

Fitxa teknikoa:

0 - Paraguai: Justo Villar; Bonet, Paulo Da Silva, Antolín Alcaraz, Claudio Morel; Nestor Ortigoza (Edgar Barreto, 75. min), Enrique Vera, Cristian Riveros; Roque Santa Cruz (Cardozo, 96. min), Edgar Benítez (Haedo Valdez, 60. min) eta Lucas Barrios.

0 - Japonia: Kawashima, Komano, Nakazawa, Marcus Tulio Tanaka, Nagamoto, Abe (Kengo Nakamura, 82. min), Endo, Matsui (Okazaki, 66. min), Hasebe, Okubo (Tamada, 10. min5) eta Honda.

Penaltiak: Edgar Barreto: gola (1-0); Endo: gola (1-1); Lucas Barrios: gola (2-1); Hasebe: gola (2-2); Cristián Riveros: gola (3-2); Komano: huts (3-2); Haedo Valdez: gola (4-2); Honda: gola (4-3); Cardozo: gola (5-3).