Munduko futbol txapelketapelketa
Sneijderrekin 'adi'
Puyol: 'Igandean garrantzi handiagoko beste gol bat egotea espero dut'
Erredakzioa
"Joko ona gustoko duten bi selekzio izango dira aurrez aurre, maila handiko jokalarirekin eta hori guztia, ikuskizunaren mesedetan".
Carles Puyolek lortu zuen Alemaniaren aurka garaipenaren gola eta horregatik bera da egun hauetako prentsaurrekoetan protagonista nagusia. "Igandean garrantzia handiagoko beste gol bat egotea" espero du Bartzelonako atzelariak.
"Gol gutxi sartu ditut. Egia da gol garrantzitsua izan dela. Oso pozik nago eta batez ere taldea merezi duen tokian dagoelako, finalean hain zuzen ere", adierazi du.
"Partida ona" aurreikusi eta, noski, Espainiaren garaipena espero du. "Joko ona gustoko duten bi selekzio izango dira aurrez aurre, maila handiko jokalarirekin, eta hori guztia ikuskizunaren mesedetan".