Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Errusia 2018

Monreal, 'harro Mundiala jokatzeko zerrendan egoteagatik'

Erredakzioa

Arsenaleko jokalari nafarra Julen Lopetegui Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak eman duen Errusiako Munduko Txapelketa jokatzeko futbolarien zerrendan sartu da.

  • Nacho Monreal. Argazkia: EFE

    Nacho Monreal, Arsenaleko jokalaria. Argazkia: EFE

Nacho Monreal Arsenaleko defentsak twitter sare sozialeko bere kontuan adierazi du, "harro" dagoela Julen Lopetegui Espainiako futbol hautatzaileak eman duen Errusiako Munduko Txapelketarako 23 jokalariko zerrendan sartu delako.

"Harro nago Mundiala jokatzeko selekzioaren zerrendan nagoelako. Gogo asko ditut nire nazioa ordezkatzeko eta nire kideekin egoteko", adierazi du Nafarroako jokalariak, Lopetegiren zerrendan sartu dela jakin ostean.