Munduko futbol txapelketapelketa
Errusia 2018
Januzaj Mundialean egongo da Belgikaren behin betiko zerrendan sartu ostean
Erredakzioa
Adnan Januzaj Realeko jokalaria Belgikak Munduko Txapelketara eramango dituen 23 jokalarien zerrendan sartu da, hala erabaki baitu Roberto Martinez hautatzaileak.
-
Adnan Januzaj, Realarekin Gironaren aurkako partida baten. Argazkia: EFE
Belgikako hautatzailea den Roberto Martinezek Errusiako Munduko Txapelketara eramango dituen jokalarien behin betiko zerrenda eman du, eta 23 futbolarien artean da Adnan Januzaj. Kanpoan geratu dira Matz Sels (Anderlecht), Christian Kabasele (Watford FC), Jordan Lukaku (Lazio) eta Christian Benteke (Crystal Palace).
Martinezek 28 jokalariz osatutako zerrenda eman zuen hasiera batean, ondoren bost jokalari baztertzeko. Hala ere, lau jokalari baztertu ditu, eta deialdian mantendu du Laurent Ciman, badaezpada norbait lesionatzen bada 23ko zerrendan aldaketa bat egin ahal izateko. Ciman zerrendan mantendu du Vincent Kompany eta Thomas Vermaelen arazo fisikoekin dabiltzalako. FIFAren arauek diotenez, lesio bat dela medio, posible da jokalaria ordezkatzea taldeak txapelketan debuta egin baino 24 ordu lehenagora arte. Ondorioz, ekainaren 17ko 17:00etara arte du epea Roberto Martinez hautatzaileak.
Belgikako hedabide askorentzat Januzaj izan da zerrendako ezusteko nagusia. Gainera, sailkapen fasean minutu bakar bat jokatu gabe bi Mundial jarraian jokatuko dituen lehen jokalari belgikarra izango dela pubikatu du RTBF kate publiko belgikarrak.
Belgikaren deialdia 2018ko Errusiako Munduko Txapelketarako:
Atezainak: Thibaut Courtois (Chelsea/ING), Simon Mignolet (Liverpool/ING), Koen Casteels (Wolfsburgo/ALE)
Defentsak: Vincent Kompany (Manchester City/ING), Toby Alderweireld (Tottenham/ING), Jan Vertonghen (Tottenham/ING), Thomas Vermaelen (Bartzelona/ESP), Dedryck Boyata (Celtic Glasgow/ESC), Laurent Ciman (Los Ángeles FC/EE.UU., -ordezkoa-)
Erdilariak: Thomas Meunier (PSG/FRA), Yannick Carrasco (Dalian Yifang/CHI), Leander Dendoncker (Anderlecht), Youri Tielemans (AS Monaco/FRA), Axel Witsel (Tianjin Quanjian/CHI), Marouane Fellaini (Manchester United/ING), Mousa Dembele (Tottenham/ING), Nacer Chadli (West Bromwich/ING), Thorgan Hazard (Borussia Mönchengladbach/ALE) y Adnan Januzaj (Real Sociedad/ESP)
Aurrelariak: Kevin De Bruyne (Manchester City/ING), Eden Hazard (Chelsea/ING), Dries Mertens (Napoli/ITA), Romelu Lukaku (Manchester United/ING) eta Michy Bastshuayi (Chelsea/ING).