Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Errusia 2018

Hector Morenok Mundiala jokatuko du Mexikorekin

Erredakzioa

Realeko jokalaria JUan Carlos Osorio hauttzaileak Munduko Txapelketarako eman duen behin betiko zerrendan sartu da. Carlos Vela ere deialdian da.

  • Hector Moreno. Argazkia: EiTB

    Hector Moreno. Argazkia: EiTB

Mexikok astelehen honetan eskaini du 2018ko Errusiako Munduko Txapelketa jokatzeko 23 jokalariz osatutako deialdia eta bertan izango da Hector Moreno Realeko jokalaria, hala erabaki baitu Juan Carlos Osorio hautatzaileak.

Osoriok deialditik at utzi ditu Jurgen Damm, Jesus Molina, Oswaldo Alanis eta Erik Gutierrez jokalariak. Bestalde, Realeko jokalari ohia den Carlos Vela ere behin betiko deialdian sartu da.

Mexikoko selekzioaren deialdia 2018ko Errusiako Munduko Txapelketarako:

Atezainak: Guillermo Ochoa (Standard Lieja/BEL), Alfredo Talavera (Toluca) eta Jesus Corona (Cruz Azul).

Defentsak: Hector Moreno (Reala), Carlos Salcedo (Eintracht Fráncfort/ALE), Hugo Ayala (Tigres), Diego Reyes (Oporto/POR), Miguel Layun (Sevilla/ESP), Jesus Gallardo (Pumas UNAM), Edson Alvarez (America).

Erdilariak: Hector Herrera (Oporto/POR), Rafael Marquez (Atlas), Andres Guardado (Real Betis/ESP), Giovani Dos Santos (LA Galaxy/EE.UU.), Jonathan Dos Santos (LA Galaxy/EE.UU.), Marco Fabian (Eintracht Francfort/ALE).

Aurrelariak: Javier Hernandez (West Ham/ING), Raul Jimenez (Benfica/POR), Oribe Peralta (América), Hirving Lozano (PSV Eindhoven/HOL), Carlos Vela (Los Angeles FC/EE.UU.), Jesus Manuel Corona (Oporto/POR) eta Javier Aquino (Tigres).