Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

D multzoa (Lehen jardunaldia)

Kroaziak irabazi egin dio Nigeriari eta D multzoko liderra da

Erredakzioa

Kroaziako selekzioak 2-0 irabazi dio Nigeriari eta Islandiak eta Argentinak berdindu egin dutenez, D multzoko liderrak dira kroaziarrak.

  • Kroazia. Argazkia: EFE

    Kroaziako jokalariak Modricek Nigeriari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Kroaziak 2-0 irabazi dio Nigeriari Errusiako Munduko Txapelketako D multzoko lehen jardunaldiko partida eta multzoko liderra da Argentinak eta Islandiak bana (1-1) berdindu baitute.

Selekzio kroaziarra nagusi izan da hasieratik amaierara arte. Neurketako 32. minutuan Etebok bere atean sartu du gola (1-0) eta bigarren zatian, 71. minutuan, Modricek sartu du 2-0ekoa, penaltiz.

Fitxa teknikoa:

2- Kroazia: Subasic; Vrsaljko, Vida, Lovren, Strinic; Rakitic, Modric, Rebic (Kovacic, m.78), Kramaric (Brozovic, m.60); Perisic, Mandzukic (Pjaca, m.86)

Entrenatzailea: Zlatko Dalic

0- Nigeria: Uzoho; Shehu, Troost-Ekong, Balogun, Idowu; Etebo, Ndidi, Obi Mikel (Nwankwo, m.88) ; Moses, Ighalo (Iheanacho, m.72), Iwobi (Ahmed Musa, m.62)

Entrenatzailea: Gernot Rohr

Golak: 1-0, m.32: Etebo (ba); 2-0, m.71: Modric (p).

Epailea: Sandro Ricci (BRA).