Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

ERRUSIA 2018. G MULTZOA

Harry Kanek garaipena eman dio Ingalaterrari Tunisiaren aurka (1-2)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Tottenhameko aurrelariak bere selekzioaren gol biak sartu ditu, horietako bigarrena partidaren luzapenean.

  • Harry Kanek bere taldearen bi golak sartu ditu. Argazkia: EFE

    Harry Kanek bere taldearen bi golak sartu ditu. Argazkia: EFE

Harry Kane Tottenham taldeko aurrelariak garaipena eman dio Ingalaterrari Tunisiaren kontra (1-2), berak egin baititu bere taldeko bi golak. Azkena, gainera, norgehiagokaren hondarrean sartu du, korner baten ostean.

Talde afrikarrak G Multzoko bigarren partidan ezusteko berdinketa lortu behar zuela zirudienean, Kane azaldu da korner batean buruz baloia sare barrura sartzeko, taldekide batek aurretik baloia ukitu eta gero.

Kanek bere taldea aurretik jarri du 11. minutuan, baina 35.ean Ferjani Sassik berdinketa jarri du markagailuan, Kyle Walker atzelariak Ben Youssef aurrelariari egin dion penaltia sartuta. Hortik aurrera, Ingalaterrak presionatu egin du eta erasoan aritu da, luzapenean Kane agertu den arte.

Munduko Txapelketako egutegiak H Multzoko taldeak jarriko ditu lehian astearte honetan.

Fitxa teknikoa:

Tunisia - 1: Hassen (Ben Mustapha, 14. min); Bronn, S. Ben Youssef, Meriah, Ali Maaloul; Skhiri, Sassi, Sliti (Ben Amor, 73. min), Badri; Khazri eta F. Ben Youssef.

Hautatzailea: Nabil Maaloul.

Ingalaterra - 2: Pickford; Walker, Stones, Maguire, Trippier; Lingard, Henderson, Alli (Loftus Cheek, 80. min), Young; Sterling (Rashford, 68. min) eta Kane.

Hautatzailea: Gareth Southgate.

Golak: 1-0, 11. min: Kane. 1-1, 35. min: Sassi. 1-2, 90. min: Kane.

Epailea: Wilmar Roldan (Kolonbia). Txartel horiak: Walker (Ingalaterra).