Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

B MULTZOA | 2. JARDUNALDIA

Espainiak sufritu egin du Irani irabazteko (0-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Fernando Hierrok zuzentzen duen taldeak lau puntu ditu eta Portugalekin dago berdinduta B Multzoko buruan.

  • Diego Costak errebote baten ostean sartu du gola. Argazkia: EFE

    Diego Costak errebote baten ostean sartu du gola. Argazkia: EFE

Diego Costak bigarren zatian belaunarekin sartu duen golak garaipena eman dio Espainiako selekzioari Iranen aurka (0-1). Iraneko atzelari bat baloia areatik urruntzen saiatu da 54. minutuan, baina bere ahaleginak Costaren gorputzean jo du eta baloia Beiranvand atezainaren ate barruan sartu da.

Garaipen horrekin, Fernando Hierrok zuzentzen duen taldeak lau puntu ditu pilatu ditu bi norgehiagoka jokatu eta gero, eta Portugalekin berdinduta dago B Multzoko lehen postuan. Izan ere, portugaldarrek irabazi egin dute (1-0) asteazken arratsaldean Marokoren aurka lehiatu duten partida.

Multzoko azken jardunaldian, ekainaren 25ean, Espainiak Maroko izango du aurrez aurre, eta Portugal Iranen kontra arituko da.

Fitxa teknikoa:

Iran 0: Beiranvand; Rezaeian, Hosseini, Pouraliganji, Haji Safi (Mohammadi, 69. min); Ebrahimi, Taremi, Ezatolahi, Amiri (Ghoddos, 86. min), Ansarifard (Jahabakhsh, 75. min); eta Azmoun.

Hautatzailea: Carlos Queiroz.

Espainia 1: De Gea, Carvajal, Pique, Sergio Ramos, Jordi Alba, Busquets, Iniesta (Koke, 70. min), Lucas Vazquez (Marco Asensio, 79. min), Isco, Silva eta Diego Costa (Rodrigo, 89. min).

Hautatzailea: Fernando Hierro.

Golak: 0-1, 54. min: Diego Costa.

Epailea: Andres Cunha (Uruguai). Txartel horiak: Amiri eta Omid Ebrahimi (Iran).