Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

G multzoa (2. jardunaldia)

Belgikak Tunisia jipoitu du eta gertu ditu final-zortzirenak

Erredakzioa

Belgikako selekzioak 5-2 irabai dio Tunisiari Errusiako Munduko Txapelketako G multzoko 2. jardunaldiko partida eta gertu du hurrengo fasea jokatzeko txartela.

  • Hazard eta Lukaku. Argazkia: EFE

    Hazard eta Lukaku, Tunisiari sartutako bost goletako bat ospatezn. Argazkia: EFE

Albisteak (24)

Belgikak 5-2 irabazi dio Tunisiari Errusiako Munduko Txapelketako G multzoko bigarren jardunaldiko partida Moskuko Spartak Stadiumean eta oso gertu du final-zortzirenetarako sailkapena.

Azkar hartu du aurrea Belgikak, 6. minutuan Eden Hazardek penaltiz sartu duen golari esker (1-0). Siam Ben Youssefek egin dio penaltia Hazardi berari. Romelu Lukakuk 2-0ekoa sartu du 14. minutuan. Ia jarraian, 16. minutuan, aldeak murriztu ditu Tunisiak, Dylan Bronnen bitartez (2-1). Hala ere, atsedenaldira iritsi orduko, Lukakuk 3-1ekoa sartu du.

Bigarren zatiaren hasieran, 51. minutuan, Hazardek 4-1ekoa egin du, eta partida amaieran, 89. minutuan, Batshuayik 5-1ekoa sartu du. Azken minutuan, Khazrik Tunisiaren bigarren gola egin du (5-2).

Fitxa teknikoa:

5 - Belgika: Courtois; Alderweireld, Boyata, Vertonghen; Meunier, De Bruyne, Witsel, Carrasco; Dries Mertens (Tielemans, m.86), Eden Hazard (Batshuayi, m.68); eta Romelu Lukaku (Fellaini, m.59).

Hautatzailea: Roberto Martinez.

2 - Tunisia: Mustapha; Bronn (Naguez, m.25), Syam Ben Youssef (Ben Alouanem, m.41), Meriah, Maaloul; Badri, Sassi, Khaoui, Skhiri (Sliti, m.60); Fakhreddine Ben Youssef eta Khazri.

Hautatzailea: Nabil Maaloul.

Golak: 1-0: m.6: Hazard, penaltiz. 2-0: m.16: Lukaku, 2-1: m.18: Bronn. 3-1: m.48+: Lukaku, 4-1: m.51: Hazard, 5-1, m.90: Batshuayi. 5-2: m.93+: Khazri.

Epailea: Jair Marrufo. Txartel horia atera dio Sassi Tunisiako jokalariari.