Itxi

Osasuna

Deportivo, aurkari zuezena

Kike Sola: 'Zaleek gugan konfiantza izan dezaketela azaldu nahi dugu'

Erredakzioa

Osasunako aurrelariak argi dauka taldearen egoera ez dela ona eta denbora aurrera doala, baina obsesionatzea ona ez dela adierazi du.

  • Kike Sola

    Kike Sola Getaferen aurka jokatutako partidan. Argazkia: EFE

Kike Sola Osasunako aurrelariak garaipena lortu nahi du Deportivoren aurka Sadarren igande honetan (12:00etan). Garaipena lortu eta zaleen konfiantza irabazi nahi du taldeak.

"Igandeko partidan pentastu beharra daukagu, eta irabazi beharra ere. Ahalik eta gol gehien sartzen saiatu behar gara, eta zaleei gugan konfiantza izan dezaketele erakutsi behar diegu. Talde honek sailkapenak azaltzen duenak baino potentzial handiagoa duela argi utzi nahi dugu", esan du Kike Solak.

Denbora aurrera doa, eta gero eta partida gutxiago geratzen zaizkio Osasunari jaitsiera postuetatik ateratzeko. Solaren ustez, obsesionatzea ez da ona jokalarientzat: "Egunerokoan pentsatu behar dugu, baina obsesionatu gabe. Lasai egon behar gara, eta hortzak erakutsi".

Deportivoren aurkako partida hil ala bizikoa dela aitortu du Kike Solak Taxoaren: "Ez dut finala dela esan nahi, baina igandeko partida oso ondo prestatu behar dugu".