Itxi

Osasuna

Larunbatean, 22:00etan

Osasunak Nafarroako Erresuman hirugarren garaipena jarraian nahi du

Erredakzioa

Gainera, gorritxoek Zaragoza sailkapenean gainditzeko helburua dute, eta jaitsiera postuetan diren hiru taldeekin aldea areagotu.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Osasunak sailkapenean lortu duen lekua sendotu nahi du larunbat honetan. Jaitsiera postuetatik at jarraitzeko etxean Zaragoza gainditu nahi dute gorritxoek.

Gainera, nafarrek Zaragoza sailkapenean gainditzeko helburua dute, eta jaitsiera postuetan diren hiru taldeekin aldea areagotu.

Bigarren itzuliaren hasiera oso positiboa izan da Osasunarentzat; izan ere, Deportivoren eta Celtaren aurkako partidak irabazi ditu Nafarroako Erresuman, eta Mallorcaren kontra berdinketa (1-1) erdietsi zuen iragan astean, nahiz eta bi puntuk azken hasperenean alde egin.

Nafarren hobekuntza defentsa sendo batean oinarritu da, eta talde gisa jokatzeko ahalmenak Osasuna menderakaitz bihurtu du. Goleatzaileak eta izarrak falta dituzte gorritxoek, eta talde sendoa behar dute izan.

Jose Luis Mendilibarren jokalariak gogotsu daude eta Nafarroako Erresuma gotorleku bihurtu nahi dute. Beste denboraldi batzuetan bezalaxe, salbazioa Iruñean lortutako puntuetan oinarritu nahi dute.

Gainera, klubeko zuzendaritzak bazkideentzako sarreren salneurriak jaitsi ditu, jarraitzaileek futbol-zelaia lepo betetzeko eta taldea animatzeko.

Bestalde, Zaragozak sei jardunaldi daramatza garaipenik lortu gabe, baina etxetik kanpo Romaredan baino partida gehiago irabazi ditu denboraldi honetan.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Arribas, Ruben, Damia; Lolo, Oier Sanjurjo, Cejudo, Silva, Armenteros; eta Kike Sola.

Zaragoza: Roberto; Sapunaru, Pinter, Paredes, Abraham; Movilla, Jose Mari; Victor Rodriguez, Apoño, Montañes; eta Rochina.

Epailea: Carlos Velasco Carballo (Madrilgo Batzordea)

Futbol-zelaia: Nafarroako Erresuma

Ordua: 22:00