Osasuna
Adierazpenak
Sisi: 'Ziur nago mailari eutsiko diogula'
Erredakzioa
Hurrengo igandean Valladoliden jokatuko du talde gorritxoak, eta Sisik partida hori jokatzeko gogo handiak zituen. Baina lesionatuta dago, eta ezin izango du neurketan parte hartu.
-
Sisi (eskuma), Osasunako jokalaria. Argazkia: EFE
Osasuna Taxoaren entrenatu da gaur, eta lan-saioaren ondoren Sisik hitz egin du hedabideen aurrean. Baikor agertu da jokalaria, eta taldeak lehen mailari eutsiko diola ziur dago.
"38 punturekin nahikoa izango dela uste dut. Onena, salbazioa gure esku dagoela da. Duela bi hilabete beltz ikusten nuen, baina orain lehen mailan jarraituko dugula ziur nago", esan du.
Hurrengo igandean Valladoliden jokatuko du talde gorritxoak, eta Sisik partida hori jokatzeko gogo handiak zituen. Baina lesionatuta dago, eta ezin izango du neurketan parte hartu. "Irabaziko dugula uste dut, ez dute lehen bezain ondo jokatzen", esan du.