Osasuna
Ostiralean Rayoren aurka
Ricardo ez beste guztiak deitu ditu Mendilibarrek
Erredakzioa
Marc Bertranek eta Oierrek ezin izango dute partida jokatu, eta Damia Abella eta Fernando Macedo "Nano" dira Mendilibarrek dituen hegaleko bakarrak.
-
Osasuna, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Osasunak Rayoren aurka jokatuko du ostiral honetan, Vallecas futbol-zelaian (21:00etatik aurrera). Marc Bertranek ezin izango du partida jokatu, eta, beraz, bi hegaleko baino ez ditu Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak: Damia Abella eta Fernando Macedo "Nano". 19 jokalari deitu ditu teknikariak, Ricardo ez beste guztiak.
Atezain madrildarra, taldeko hirugarrena, etxean uztea erabaki du Mendilibarrek. Bajak sei dira: Emiliano Armenteros eta Oier Sanjurjo, zigortuta, eta Marc Bertran, Ruben Gonzalez, Anthony Annan eta Sisinio Gonzalez "Sisi", lesionatuta.
Gauzak horrela, honakoa da Osasunaren deialdia: Andres Fernandez eta Asier Riesgo atezainak, Damia, Arribas, Miguel Flaño, Nano eta Lolo atzelariak, Raoul Loe, Silva, Puñal, Cejudo, De las Cuevas, Masoud, Timor eta Roberto Torres erdilariak, Kike Sola, Nino, Manu Onwu eta Llorente aurrelariak.
Uztezko hamaikakoak:
Rayo Vallecano: Ruben; Tito, Amat edo Jordi Figueras, Galvez, Casado; Javi Fuego, Trashorras; Lass, 'Chori' Domínguez, Piti; eta Delibasic.
Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Arribas, Miguel Flaño, Nano; Raoul Loe, Puñal; Cejudo, Silva, De las Cuevas; eta Kike Sola.
Epailea: Ayza Gamez
Futbol-zelaia: Vallecas.
Ordua: 21.00.