Osasuna
Sevillaren aurka
Puñal: 'Etxean izango dugu salbazioa jokoan'
Erredakzioa
"Irabaztekotan, eskura izango dugu lehen mailari eustea", adierazi du gorritxoen kapitainak igandeko partidaren atarian.
-
Patxi Puñalen artxiboko irudia. Argazkia: EiTB
Nafarroako Erresuma jendez lepo izango da berriro igande honetan, sarrerak aspaldi agortu ziren. Sevillaren aurkako partida finala bailitzan hartuko dute gorritxoek (igandean, 20:00etatik aurrera).
Orain bi aste Getafe hartzeko zegoen bezala egongo da estadioa, bero-bero, egoerak eskatzen dueta. Zelaian jokalariek izango dute hitza. Patxi puñalek joka dezake, zigorra bete baitu. Osasunako Kapitainak ondo daki zeren aurrean dauden: "Etxean izango dugu salbazioa jokoan. Irabaztekotan, eskura izango dugu lehen mailari eustea. Nire ustez ezin zaio partidari gehiago eskatu".