Osasuna
Igandean, 20:00etan
Mendilibarrek jokalari guztiak deitu ditu, Iruñeko 'finalerako'
Erredakzioa
Osasunak baja ugari ditu, eta entrenatzaile bizkaitarrak jokalari guztiak deitu ditu. Gorritxoek hiru puntuak bai ala bai lortu behar dituzte.
-
Jose Luis Mendilibar. Argazkia: EFE
Jose Luis Mendilibar Osasunako prestatzaileak hogei jokalari deitu ditu Sevillaren aurkako ‘finalerako’. Gorritxoek zaleen aurrean salbazioa ia ziurtatuta uzteko abagunea izango dute, baina horretarako Emeryren taldea gainditu beharko dute.
Osasunak baja ugari ditu, eta Bizkaiko entrenatzaileak prest dauden jokalari guztiak deitzea erabaki du. Fernando Macedo ‘Nono’ zigortuta dago, eta Nino, Lolo, Anthony Annan Miguel Flaño eta Sisinio Gonzalez lesionatuta daude.
Deitutako 20 jokalariak, Andres Fernandez, Riesgo eta Ricardo atezainak; Marc Bertran, Ruben, Arribas, Oier eta Damia defentsak; Puñal, Silva, Cejudo, Armenteros, De las Cuevas, Loe, Masoud, Roberto Torres eta Timor erdilariak; eta Kike Sola, Manu Onwu eta Llorente aurrelariak.