Itxi

Osasuna

Etapa berria

Lolo: 'Mendilibarrek asko eman digu, baina orain Graciarekin gaude'

Erredakzioa

Osasunako jokalariak esan duenez, "Mendilibarri eskerrak eman behar dizkiogu", baina orain entrenatzaile berriari lagundu behar zaiola gaineratu du.

  • Manuel Ortiz 'Lolo'. Argazkia: EFE

    Manuel Ortiz 'Lolo', Osasunako jokalaria. Argazkia: EFE

Manuel Ortiz "Lolo" Osasunako jokalaria izan da protagonista asteazken honetan Taxoareko prentsa aretoan. Jose Luis Mendilibarrek egindako lanagatik eskerrak eman behar zaizkiola gogoratu ostean, orain Javi Graciari lagundu behar zaiola gaineratu du.

"Mendilibar kargutik kentzeak min eman zigun. Aldagelaraino iristen zen entrenatzaile zen, eta taldea zuzendu duen hiru denboraldietan helburuak bete egin ditu. Taldeari asko eman dion entrenatzailea izan da", esan du Lolok.

Osasunako jokalariaren ustez, orain Javi Graciari laguntzeko momentua iritsi da: "Entrenatzaile berria ilusio handiarekin etorri da. Ideiak argi ditu, eta orain gure esku dago garaipenak lortzen hastea".