Osasuna
Asteartean, 22:00etan
Osasunak ezustekoa eman nahi du, Atletico Madrilen aurka
Erredakzioa
Simeoneren taldea sasoi ezin hobean dago, baina Javi Graciaren gizonek erronka irabazi nahi dute. Roberto Torresek ezin izango du jokatu, lesionatuta baitago.
Osasunak Atletico Madrilen kontra jokatuko du, Vicente Calderon estadioan (asteartean, 22:00etan). Elxen aurka garaipen oso garrantzitsua lortu ondoren, Javi Graciaren gizonek ezustekoa bilatuko dute Europako talderik indartsuenetako baten aurka.
Iruñeko taldeak gogor borrokatuko beharko du Madrilen puntuak lortzea oso zaila delako. Diego Simeoneren gizonek neurketa guztiak irabazi dituzte, eta Osasunak hobetu beharreko gauzak ditu oraindik, defentsan batez ere.
Javi Graciak erdigunea sendotuko duela dirudi. Hiru erdilarirekin Atletico Madrilen erasoa gelditzea da Iruñeko teknikariaren helburua.
Roberto Torres gaztea lesionatuta dago, eta entrenatzaileak ordezko bat zelairatu beharko du. Jose Luis Mendilibarrekin ia ez zuen minuturik jokatu jokalari nafarrak, baina Javi Graciak konfiantza eman dio. Gainera, Alvaro Cejudok, Jon Etxaidek, Miguel De las Cuevasek, Ninok eta Miguel Flañok lesionaturik jarraitzen dute.
Osasunaren ustezko hamaikakoa: Andres Fernandez, Damia, Loties, Arribas, Joan Oriol, Sisi, Puñal, Raoul Loe, Silva, Armenteros eta Oriol Riera.