Osasuna
Sadarren
Osasunak puntuak behar ditu, Levanteren aurka
Erredakzioa
Miguel De las Cuevas eta Alvaro Cejudo deialdira itzuli dira Joan Oriol eta Raoul Loe lesionatuen ordez. Javi Graciaren gizonek Levante gainditu behar dute putzik irteteko.
-
Osasuna. Argazkia: EFE
Miguel De las Cuevas eta Alvaro Cejudo Levanteren aurka jokatzeko prest daude, eta Javi Graciak deialdian sartu ditu Joan Oriol eta Raoul Loe lesionatuen ordez. Osasunak puntuak bai ala bai eskuratu behar ditu etxean, Joaquin Caparrosen Levanteren aurka, baina Valentziako taldea ere puntuen bila etorriko da Iruñera.
Joan Oriolek giharretako lesioa du, eta Raoul Loe gaurko lan saioan lesionatu da, Sadar estadioan. Erdilari frantziarrak min hartu du eskuin izterrean, eta deialditik at gelditu da. Alvaro Cejudok, bestalde, alta hartu du gaur, eta jokatzeko prest egongo da.
Gainera, Roberto Torresek, Ninok, Jon Etxaidek eta Miguel Flaño lesionatuta jarraitzen dute, eta Javi Graciak prest dituen 18 jokalariak deitu behar izan ditu.
Deialdia: Andres Fernandez eta Asier Riesgo atezainak, Marc Bertran, Loties, Arribas, Damia, Oier eta Satrustegui defentsak; Sisi, Puñal, Silva, Armenteros, De las Cuevas, Lolo eta Cejudo erdilariak, eta Oriol Riera, Manu Onwu eta Ariel Nuñez aurrelariak.