Itxi

Osasuna

BBVA liga

Osasunak denboraldiko bigarren garaipena lortu du Malagan

Erredakzioa

Nafarrak 0 eta 1 gailendu dira Oriol Rierak lehen zatiko 23. minutuan sartutako golari esker. Javi Graciaren taldeak lehen zati bikaina jokatu du.

1:43

Osasunak denboraldiko lehen garaipen erdietsi du etxetik kanpo, Oriol Riera aurrelariak sartutako golari esker. Nafarrek Malaga gainditu dute Rosaledan 0 eta 1. Andaluziarrek partidakaskarra egin dute, ez dute asmatu eta partida osoan ez dute gol aukera garbirik izan.

Nafarrek, aldiz, aukera ugari eta argiak izan dituzte, denak lehenengo zatian. Oriol Rierak eman du lehen abisua neurketa hasi eta berehala, baina bere jaurtiketari erantzun ona eman dio Willy Caballero atezainak.

Malagak ia ez zuen baloirik, eta zuenean ere, aurkariari oparitu egin dio.

Gola 23. minutuan iritsi da: Malagaren atezainak jaurtiketa bat aldendu eta baloia Oriol Rierari etorri zaio. Aurrelariak baloia bultzatzea besterik ez du izan, gola sartzeko. Lehen zatiko 23. minutuan aurrea hartu dute nafarrek markagailuan.

Hortik aurrera, Malaga partida berdintzen saiatu da, baina andaluziarrei ez zaie ezer ere ondo atera.

Bigarren zatian, berriz, gauzak zeharo aldatu dira. Malagak izan du jokoaren kontrola eta Osasuna atzean sartuta egon da. Graciaren mutilek ez dute gol aukera bakar bat ere sortu bigarren zati osoan.

Azkenean, gorritxoak nagusi, 0 eta 1. Graciaren mutilek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute, etxetik kanpo erdietsitako lehena.

Fitxa teknikoa:

0 - Málaga CF: Caballero; Gámez, Sergio Sánchez, Angeleri, Antunes; Portillo, Tissone, Darder (Eliseu, m.85), Duda (Pawlowski, m. 46); Morales (El Hamdaoui, m. 46) eta Santa Cruz.

1 - Osasuna: Andrés Fernández; Marc Bertrán, Arribas, Loties, Damiä; De las Cuevas (Oier, m. 70), Silva, Lolo (Puñal, m. 74), Armenteros; Sisi (Oriel, m. 82) eta Oriol Riera.

Golak: 0-1, M. 23: Oriol Riera.