Itxi

Osasuna

Igandean, 12:00etan

Osasuna, garaipenaren bila Sevillara

Erredakzioa

Javi Graciaren gizonek jaitsiera postuetatik irteteko aukera dute, Sanchez-Pizjuan estadioan. Gorritxoek Bartzelonaren kontra lortutako puntuari jarraitasuna eman nahi diote.

  • Osasuna-Sevilla. Argazkia: EFE

    Osasuna-Sevilla. Argazkia: EFE

Sevillak eta Osasunak neurketa garrantzitsua jokatuko dute Sanchez Pizjuan estadioan. Bi taldeek liga hasiera kaskarra egin dute, baina behetik gorako ibilbidean doaz. Nafarroako taldea jaitsiera postuetan dago, eta Sevilla jaitsieratik hiru puntura soilik.

Unai Emeryren taldeak lau jardunaldi daramatza galdu gabe (etxean bi garaipen Rayoren eta Almeriaren aurka, eta bi berdinketa etxetik kanporam Realaren eta Valladoliden kontra). Hala ere, Andaluziako taldeak joko eskasa erakutsi du, eta zaleak ez daude pozik.

Osasunak Bartzelonaren aurka egindako partida sendoa errepikatu nahi du. Rosaledan garaipen garrantzitsua lortu zuten Graciaren gizonek, eta etxetik kanpora puntuak lortzeko prest daudela erakutsi nahi dute, berriz ere.

Ninok, Armenterosek, Sisik, Raoul Loek eta Jon Echaidek lesionaturik jarraitzen dute, eta Alvaro Cejudo zigortuta dago. Javi Graciak Sisaren ordez nor zelairatuko duen erabaki beharko du.

Ustezko hamaikakoak:


Sevilla: Beto; Diogo Figueiras, Carriço, Nico Pareja, Alberto Moreno; Iborra, Rakitic; Jairo, Victor Machin, Perotti; eta Bacca.

Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Loties, Arribas, Damia; Lolo, Puñal; De las Cuevas, Torres, Silva; eta Oriol Riera.