Osasuna
Larunbatean, 16:00etan
Osasunak puntuak behar ditu Real Madrilen aurkako partidan
Erredakzioa
Iruñeara egindako azken bost bisitetan, madrildarrek garaipen bakarra eta bi berdinketa lortu dituzte.
-
Osasunak punturen bat atera behar du sailkapenean gora egiteko. Efe.
Osasunak hobera egin behar du eta bidean Real Madrili gailendu beharko zaio. Ez da erronka makala, madrildarren jokoak gora egin baitu eta azken asteetan emaitza onak lortzen ari baitira. Bartzelonak San Mamesen galdu ostean, gainera, ligako goiko postuetako borrokan sartu dira berriro ere.
Gorritxoek errendimendua hobetzeko helburua jarri diete euren buruei eta Real Madrilen aurkako neurketa aukera ezin hobea da horretarako, madrildarren aurkakoa urteko partida izaten baita Iruñean.
Nafarrak sailkapeneko azken postuetan daude, jaitsiera puntu bakarrera dutela, eta ezinbestekoa dute larunbatean punturen bat lortzea.
Iruñeara egindako azken bost bisitetan, madrildarrek garaipen bakarra eta bi berdinketa lortu dituzte.
Cristiano, bueltan
Cristiano Ronaldo jokatzeko moduan da, lesio arin bat gainditu eta Txapeldunen Ligan ere jokatu ostean.
Defentsan ere sendo dabiltza madrildarrak, izan ere, azken bost partidetan gol bakarra hartu dute. Erasoan ere etekin handia ateratzen ari dira: 14 gol egin dituzte azken hiru jardunaldietan.
Ustezko hamaikakoak
Osasuna: Andrés Fernández; Marc Bertrán, Loties, Arribas, Damiá; Silva, Lolo; Cejudo, Armenteros, Torres; eta Oriol Riera.
Real Madril: Diego López; Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Marcelo; Xabi Alonso, Illarramendi; Bale, Isco, Cristiano Ronaldo; eta Benzema.
Epailea: Carlos Clos Gómez (Aragoarra).
Estadioa: Sadar.
Ordua: 16:00etan