Osasuna
Errege Kopa
Damia, Real Madrilen aurka jokatzeko prest
Erredakzioa
Javi Gracia entrenatzaileak hegaleko jokalariarekin konta dezake Real Madrilen aurka jokatzeko Errege Kopako partidan. Gorritxoek ostegunean jokatuko dute Bernabeun.
-
Osasunako jokalariak gol bat ospatzen. Aragazkia: EFE
Damia Abella hegaleko jokalaria Real Madrilen aurka jokatzeko prest egongo da. Osasunak ostegunean jokatuko du Bernabeun Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partida. Damiak partida bateko zigorra bete zuen Espanyolen aurkako partidan eta Real Madrilen aurka jokatzeko prest da.
Albiste txarra, ordea, Emiliano Armenteros argentinarrak eman du astearte honetan Osasunak Taxoaren egin duen entrenamenduan. Erdilariak min hartu du, eta min du eskuineko izterraren atzealdean. Azken ordura arte, zalantza izango da Armenteros.
Osasunak azken lan saioa egingo du asteazken honetan (10:30ean) Taxoaren, eta 15:00etan Madrilera abiatuko da autobusez. Itzulera ostegunean egingo dute, partida amaitu eta jarraian.