Itxi

Osasuna

Igandean, 17:00etan

Osasunak partida oso garrantzitsua jokatuko du Betisen aurka

Erredakzioa

Javi Graciaren gizonek BBVA Ligako azkenengo sailkatuaren kontra itxiko dute aurreneko itzulia. Garaipena lortzea oso garrantzitsua izango litzateke.

  • Osasuna. Argazkia: EFE

    Osasuna. Argazkia: EFE

Osasunak BBVA Ligako aurreneko itzuliko azken partida jokatuko du Betisen kontra, Benito Villamarin estadioan. Gorritxoentzat norgehiagoka oso garrantzitsua da, garaipenarekin jaitsiera postuetatik urruntzeko abagunea izango baitute.

Javi Graciaren taldearen helburua Betisekin duen zazpi puntuko aldea mantentzea edo handitzea da, jaitsiera postuetatik kanpo mantentzeko. Real Madrilen aurka Kopan galdu arren (2-0), Osasunak jokoa eta irudia hobetu egin ditu.

Hala ere, etxetik kanpora denboraldi kaskarra darama Iruñeko taldeak, bi neurketa soilik irabazi baititu, eta sei galdu. Malagan 0-1 irabazi zuen, eta Valladoliden ere 0-1 gailendu ziren gorritxoak.

Betisek bi partida soilik irabazi ditu Sevillan, eta Javi Graciaren gizonek bolada kaskar hori aprobetxatu nahiko dute. Nafarroako teknikariak Damia hegalaria berreskuratu du, baina Patxi Puñal zigortuta dago, eta kapitainak ezin izango du jokatu.

Manu Onwuk, Ninok, Sisik eta Armenterosek lesionaturik jarraitzen dute, eta Graciak deialditik at utzi ditu Etxaide eta Lobato.