Itxi

Osasuna

Larunbatean Granadaren aurka

Osasunak jarraipena eman nahi dio Ligako bolada onari

Erredakzioa

Gorritxoek bost puntuko errenta dute jaitsiera postuetan dauden taldeekin, baina Graciak "sufritzeko prest" egon beharra dutela azpimarratu du.

  • Javi Gracia Osasunako entrenatzailea, entrenamendu batean. Argazkia: EFE

    Javi Gracia Osasunako entrenatzailea, entrenamendu batean. Argazkia: EFE

Osasunak Granadari egingo dio bisita larunbat honetan (20:00) Ligako bigarren itzuliaren aurreneko partidan. Gorritxoek bost puntuko errenta dute jaitsiera postuetan dauden taldeekin.

Kopatik kanpo geratu da taldea aste honetan, baina Ligan lau partida jarraian daramatzate galdu barik eta bolada onari jarraipena eman nahi diote.

Javi Gracia nafarren teknikariak aurkariaren kalitatea nabarmendu du. “ Granada kalitate handiko jokalariak ditu, eta azken jardunaldian partida bikaina egin zuen Valladoliden aurka  (4-0)”.

Jaitsieratik at dago Osasuna, baina Graciak honakoa adieraz du: "Sufritzeko prest egon beharra dugu. Liga zaila izango da".

Ustezko hamaikakoak:

Granada CF: Roberto; Nyom, Mainz, Murillo, Angulo; Iturra; Piti, Recio, Fran Rico, Brahimi; eta El Arabi.

Osasuna: Riesgo; Marc Bertran, Arribas, Loties eta Damia; Silva, Lolo, Cejudo, De las Cuevas eta Torres; Oriol Riera.

Epailea: Juan Martinez Munuera

Futbol-zelaia: Nuevo Los Carmenes.