Osasuna
Larunbatean, 18:00etan
Osasunak bolada ona luzatu nahi du Levanteren aurka
Erredakzioa
Bi taldeak denboraldiko momentu onenean helduko dira neurketara, larunbatean 18:00etan, Valentzian.
-
Cejudo, Betisen aurkako partidan. Argazkia: EFE.
Osasunak Levanteren zelaia bisitatuko du bi taldeen denboraldiko momenturik onenean. Osasunak 7 puntu lortu ditu azken hiru partidetan, eta jaitsiera postutik 7 puntura dago. Levantek 7 neurketa eman ditu galdu gabe, eta 11 puntu du jaitsiera, eta 2ra 7. postua.
Momentu txarra igarota, eroso ekingo dio partidari Osasunak, azken garaipenei esker. Bereziki, Atletico de Madrili 3-0 irabazi ostean. Gorritxoei ez diete golik sartu azken hiru partidetan.
Javi Graciak atzeko sendotasuna mantendu nahi du, línea guztietako orekarekin jarraitzeko asmoz. Etxetik kanpo, 3na partida irabazi eta galdu ditu Osasunak. Levantek, aldiz, azken 12 neurketetatik 4 baino ez ditu irabazi etxean.
Osasunak ez du joaneko partidaren oroitzapen ona. Lehenengo itzulian, Levantek irabazi zuen Sadarren, Xumetra golari esker 86. Minutuan (0-1), eta Cejudo kanporatua izan zen Juanfranekin izandako liskar baten ostean. Hala ere, Ciutat de Valencia zelaian jokatutako sei partidetatik hiru irabazi du Osasunak, azken bietan 0-2eko markagailuarekin gainera.
Puñal, Marc Bertran, Sisi eta De las Cuevas ez dira prest egongo. Jordan Loties osatuta dago. Javi Graciak Riesgo, Flaño, Joan Oriol, Raoul Loe, Lobato, Nino eta Acuña ere deitu ditu. Satrustegi eta Manuel Onwu deialditik kanpo geratu dira.
Joaquin Caparrosek, Levanteko entrenatzaileak, jolakari guztiak ditu eskura. Aste honetan saiatutakoaren arabera, Ruber Garcian taldean sartuko omen da Pedro Lopezen ordez, zelai erdiko eskuinaldean. Aurrean Victor Casadesus eta David Barral egongo dira.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Levante: Navas; Vyntra, Navarro, Juanfran, Nikos, Ruben, Diop, Mate, Ivanschitz, Victor, Barral.
Osasuna: Andres Fernández; Oier Sanjurjo, Arribas, Loties, Damia; Silva, Lolo; Cejudo, Torres, Armenteros; Oriol Riera.