Osasuna
Tentsio handiko biltzarra
Bazkideek atzera bota dute estatutuen zirriborroa
Erredakzioa
Tentsio handia izan zen Osasunako bazkideen ezohiko bileran. Hasi baino lehen, 60 bat bazkidek alde egin zuten.
Osasunako bazkide konpromisarioek estatutuen zirriborroaren kontra bozkatu zuten bart. Bazkide talde batek aurkeztutako zirriborroa zen, eta batzarra hasi baino lehen eta amaieran tentsio handia izan zen.
157 bakidek zirriborro horren kontra bozkatu zuten, 145k alde eta 11 abstentzio egon ziren.
Batzarra hasi baino lehen 60 bat bazkidek alde egin zuten, hitz egiteko aukerarik ez zietelako eman.
Miguel Archanco presidenteak gai-zerrendari zorrotz heldu zion, eta estatutu zaharra eta estatutu berriaren zirriborroa irakurtzeko agindua eman zion gerenteari. Horren aurrean, bazkide askok gogor erantzun zuten, eta, besteak beste, 'iruzurra', 'diktadorea' eta 'lapurra' oihukatu zuten horietako batzuek.
Horrez gain, batzarra amaitu zenean, Archancori dimisioa emateko eskatu zioten.