Osasuna
Larunbatean, 20:00etan
Osasunak ezin du hutsik egin Celtaren aurkako partidan
Erredakzioa
Galiziarrek lehen mailan jarraitzea bermatuta dute dagonekeo. Nafarrek, aldiz, 35 puntu dituzte eta salbazioa ziurtatu nahi dute Liga amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean.
-
Oriol Riera eta Cejudo Osasunaren hasierako hamaikakoan izango dira. Efe.
Osasunak irabaztea du helburu bakarra, Sadarren Celtaren aurka jokatuko duen partidan. Galiziarrek lehen mailan jarraitzea ziurtatuta dute Valladolidi gailendu ostean eta nafarren beste horrenbeste lortu nahi dute.
Iragan astean Santiago Bernabeun hartutako gol sorta ahaztuta dute jada nafarrek, eta argi dute Celtaren aurka ezin dutela hutsik egin; are gehiago, galiziarrek jokoan ezer ez dutela kontuan izanda.
Osasuna makal dabil etxeko partidetan; bost neurketa daramatza garaipenik lortu gabe, baina zaleen bultzada partida irabazteko nahikoa izatea espero dute.
Javi Graciaren taldeak 35 puntu dauzka eta aspalditik daki larunbateko partida erabakigarria izango dela salbazioa lortzeko.
Gorritxoen entrenatzaileak ezin izango du Raoul Loé erabili, Bernabeun min hartu zuelako. Manu Onwu aurrelaria ere lesionatu egin da ostiraleko entrenamenduan. Hala ere, Francisco "Gato" Silva eta Roberto Torres jokatzeko prest daude.
Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak ateratzea:
Osasuna: Andrés Fernández; Marc Bertrán, Arribas, Miguel Flaño, Damià; Puñal, Silva; Cejudo, De las Cuevas, Roberto Torres; eta Oriol Riera.
Celta: Sergio Álvarez; Jonny, Cabral, Fontás, Aurtenetxe; Madinda, Alex López, Augusto Fernández; Nolito, Santi Mina eta Bermejo.
Epailea: Gil Manzano (Extremadurakoa).
Ordua: 20.00etan