Osasuna
Adierazpenak
Puñalek badaki igandekoa hil edo biziko partida dela
Erredakzioa
"Igandekoa ibilbideak, kluben bizitzak eta ilusioak markatzen dituen partida da", esan du taldeko kapitainak.
-
Patxi Puñalen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Osasunak hil edo biziko neurketa jokatuko du igande honetan Espanyolen aurka, (19:00etan, Cornella-El Praten). "Igandekoa ibilbideak, kluben bizitzak eta ilusioak markatzen dituen partida da", esan du Patxi Puñal taldeko kapitainak.
"Orain arte egindako lanean eta beharrean oinarritu behar dugu gure jokoa. Gogoz jokatu beharra dugu, igandekoa finala baita. Egora hauetan da bizirik irauteko sena irteten denean", gaineratu du.
Puñalek badaki "tentsio handiko" partida izango dela, baina Osasunak lasai egon behar duela azpimarratu du. "Dena ondo egin behar dugu, teknikoki batez ere, baina bihotza eta buruarekin ere jokatu behar dugu. Partida borobila izan behar da", esan du.