Itxi

Osasuna

1-1, Espanyolen aurka

Osasuna bizirik helduko da ligako azken jardunaldira

Gorritxoek puntu bat eskuratu dute Espanyolen etxean (1-1), eta salbazioa hurrengo jardunaldian izango dute jokoan, Betisen kontra.

  • Acuña, golegilea Espanyolen aurka. Argazkia: EFE

    Acuña, golegilea Espanyolen aurka. Argazkia: EFE

Osasunak puntu bat eskuratu du Espanyolen aurka (1-1), BBVA Ligako azkenaurreko jardunaldian. Espanyolek mailari eutsi dio, matematikoki, eta Osasuna bizirik helduko da azken jardunaldira.

Etxeko taldea Osasuna baino gehiago izan da, eta 22. minutuan markagailua estreinatu du Colottok, korner jaurtiketa batean, Andres Fernandez ezustean hartuta. Acuñak, atsedenaldira heltzeko minutu baten faltan, berdindu du neurketa.

Hurrengo asteburuan hil edo biziko neurketa jokatuko dute Javi Graciaren gizonek, Betisen aurka Sadarren.

Fitxa teknikoa:

1 - Espanyol: Casilla; Javi Lopez, Diego Colotto, Hector Moreno, Fuentes (Capdevila, 87'); Víctor Sanchez, David Lopez; Torje (Cordoba, 64'), Stuani, Simao (Abraham, 90') eta Sergio Garcia.

1 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Flaño, Arribas, Damia; Puñal, Lolo (Armenteros, 60'); Acuña (De las Cuevas, 75'), Oier, Roberto Torres (Lobato, 82') eta Oriol Riera.

Golak:

1-0: Colotto, 22'.

1-1: Acuña, 44'.

37. JARDUNALDIKO EMAITZAK:

Vila-real 4 - Rayo Vallecano 0

Levante 2 - Valentzia 0

Athletic 1 - Reala 1

Espanyol 1 - Osasuna 1

Celta 2 - Real Madril 0

Betis 4 - Valladolid 3

Granada 0 - Almeria 2

Elx 0 - Bartzelona 0

Atl. Madril 1 - Malaga 1

Getafe 1 - Sevilla 0

SAILKAPENA:

1. Atletico Madril 89

.2. Bartzelona 86

.3. Real Madril  84

.4. Athletic Club  69

.5. Sevilla  60

.6. Reala  59

.7. Vila-real  56

.8. Celta 49

.9. Levante 48

10. Valentzia  46

11. Rayo Vallecano  43

12. Espanyol  42

13. Malaga  42

14. Elx  40

15. Almeria  39

16. Getafe  39

17. Granada  38

18. Osasuna  36

19. Valladolid  36

20. Betis 25