Itxi

Osasuna

Etsipena Sadarren

Osasuna Bigarren Mailara jaitsi da

Erredakzioa

Javi Graciaren taldeak Betis hartu du mendean Sadarren (2-1), baina ez ditu gainontzeko emaitzak lagun izan, eta hurrengo denboraldian Bigarren Mailan jokatuko du.

Osasunak Bigarren Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian. Javi Graciaren taldeak Betis hartu du mendean Sadarren (2-1), baina ez ditu gainerako emaitzak lagun izan, eta ezin izan dio mailari eutsi. Valladolidek ere Bigarren Mailan jokatuko du.

Nafarrek eta Valladolidekoek jaitsiera postuetan ekin diote azken jardunaldiari, eta Betisekin batera Bigarren Mailara jaitsi dira.

Sadarren lortutako garaipena ez da nahikoa izan Osasunak Lehen Mailan jarraitzeko. 11. minutuan markagailua estreinatu du Oriolek, eta golaren ospakizunean hegoaldeko harmaila erori da. Neurketa ordu erdiz geldirik egon da, eta ondorioz ohi baino luzeagoak izan dira gainontzeko neurketen atsedenaldiak. Bigarren zatiak aldi berean hasi dira.

Valladolidek porrot egin du Granadaren aurka (0-1), Getafek Vallecasen irabazi du (1-2) eta Athleticek puntu bat eskuratu du Almerian (0-0).

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Arribas, Miguel Flaño, Joan Oriol (Damia, 71'); Cejudo (De las Cuevas, 58'), Puñal, Raoul Loe, Roberto Torres (Nino, 70'); Acuña eta Oriol Riera.

1 - Betis: Adan; Juanfran, Paulao, Perquis (Reyes, 13'), Jordi Figueras, Chica; Matilla (Pibe, 55'), N'Diaye, Salva Sevilla; Cedrick (Nosa, 65') eta Ruben Castro.

Golak:

1-0, 12': Oriol Riera.

2-0, 14': Acuña.

2-1, 70': Chica.

38. JARDUNALDIKO EMAITZAK:

Malaga 1 - Levante 0
Real Madril 3 - Espanyol 1
Bartzelona 1 - Atletico Madril 1
Valentzia 2 - Celta 1
Reala 1 - Vila-real 2
Almeria 0 - Athletic 0
Valladolid 0 - Granada 1
Osasuna 2 - Betis 1
Rayo Vallecano 1 - Getafe 2
Sevilla - Elx (21:00)