Itxi

Osasuna

0-0, Burladesen kontra

Osasunak golik gabe berdindu du Hirugarren Mailako Burladesen aurka

Bigarren taldeko eta jubeniletako jokalariz betetako hamaikakoa erabili du talde gorritxoak. Burlatako Udalaren Trofeoa penaltien txandan irabazi du Jan Urbanek zuzentzen duen taldeak.

  • Osasuna. Argazkia: EFE

    Osasunako jokalariak eta entrenatzailea. Argazkia: EFE

Osasunak golik gabe (0-0) berdindu du Hirugarren Mailako Burlades taldearen aurka igande honetan Burlatan jokatu duen partida. Jan Urban entrenatzaileak bigarren taldeko eta jubeniletako jokalariz hornitutako taldea atera du zelaira, lehen taldeko jokalari gehienek atzo beste partida bat jokatu zutelako Eibarren aurka.

Burlatako Udalaren Trofeoa egon da jokoan, eta ondorioz, penalti jaurtiketetan erabaki da irabazlea. Osasuna atera da garaile bostetik bost penaltiak sartuta. Burladesek bostetik hiru penalti sartu ditu. Gorritxoen aldetik Mesa, Echaide, Nekounam, Silva eta Manu Onwu jokalariek sartu dituzte penaltiak.

Fitxa teknikoa:

0 - Burlades: Unai; I.Barrachina, Cholo, Hector, Alzate; Rulo; Guijarro, Sola, Tito, Marco; eta Peio. Jokatu duten beste jokalari batzuk: Patxi, Bati, Etayo, D.Barrachina, Igor, Joseba, Ioritz, Aimar, Samuel, J.Garcia eta Arsuaga.

0 - Osasuna: Santamaria; Echaide, Unai Garcia (Silva, 46. min), David Garcia, Barja; Loe (Nekounam, 46. min), Merino (Maikel Mesa, 46. min); Alex (Hualde, 46. min), Jose Garcia (Manjon, 74. min), Kodro (Olavide, 65. min); eta Manu Onwu.

Epailea: Prieto Iglesias.