Osasuna
18:15ean
Osasunak eta Alavesek indarrak neurtuko dituzte Sadarren arratsaldean
Erredakzioa
Gorritxoek denboraldi hasieran lortutako bolada onari jarraipena eman nahi diote, eta gasteiztarrek taldearen sendotasuna neurtu nahi dute.
Osasunak Alaves hartuko du arratsalde honetan Sadarren (18:15), Bigarren Mailako 3. jardunaldiko partidan. Gorritxoek denboraldi hasieran izandako bolada onari jarraipena eman nahi diote, eta gasteiztarrek taldearen sendotasuna neurtu nahi dute (bi berdinketa lortu dituzte aurreneko bi jardunaldietan).
Osasuna taldean, Oier Sanjurjo luzerako dago lesionatuta, eta Raoul Loe eta Cedrick Mabwati jokalariak euren selekzioekin daude. Liassine Cadamuro, Karim Ansarifard, Maikel Mesa, Jose Garcia, Unai Garcia eta Javad Nekounam, berriz, jokatzeko prest dira.
Alavesen, bestalde, sistema aldaketa egingo du Alberto Lopez entrenatzaileak. Manu Garciarekin batera beste pibot bat jartzeko asmoa dauka, eta Toribiok hasieratik joka dezake. Iruñean 1.500 zale ingururen babesa izango dute babazorroek.
Balizko hamaikakoak:
Osasuna: Riesgo; Javier Flaño, David Garcia, Miguel Flaño, Cadamuro; Nekounam, Merino; De las Cuevas, Roberto Torres, Sisi; eta Nino.
Alaves: Manu Fernandez; Galan, Laguardia, Migue, Raul Garcia; Manu Garcia, Toribio; Sangalli, Juli, Ion Velez; eta Manu Barreiro.
Epailea: Trujillo Suarez
Futbol-zelaia: Sadar
Ordua: 18.15