Itxi

Osasuna

Ez da hauteskunderik izango

Zabaletak Osasunako presidentetzarako bere hautagaitza erretiratu du

Erredakzioa

Ondorioz, Luis Sabalza da hautagai bakarra, eta bera izango da gorritxoen presidentea.

  • Javier Zabaleta. Argazkia: Efe artxibo.

    Javier Zabaleta. Argazkia: Efe artxibo.

Javier Zabaletak Osasunako presidente izateko hautagaitza erretiratzea erabaki du.

Ostegun honetan bertan egin du, Luis Sabalzaren hautagaitzaren aurka inpugnazioarik ez duela aurkeztuko iragarri ostean.

Zabaletak horrela azaldu du bere erabakia: "Hautagaitza erretiratzea erabaki dut, nire taldean zegoen pertsona bat gaitasungabetuta dagoelako. Herenegun izan nuen horren berri, eta gaur arte abokatuekin hizketan egon naiz. Hautagaitza aurkeztu aurretik pertsona horrek bere egoeraren berri eman ez izanak da amorru gehien ematen didana".