Osasuna
Pablo Hervias
'Taldearen adorea eta afizioaren babesa izan ditugu bidelagun'
ERREDAKZIOA
Bigarren mailari eustea lortu duten honetan, Enrique Martinek helburu argia proposatzen du: klubak 100 urte bete aurretik, gorritxoak berriz ere, Lehen Mailan ikustea.
-
Osasunaren afizioa, taldea une oro animatzen. Argazkia: EITB
Gorabeheraz beteriko denboraldia bizi izan du Osasunak, baina azken hasperenean Javier Flañok sartutako golari esker, salbazio zapore berezia duen berdinketa erdietsi du, eta ondorioz, Bigarren Mailan mantentzea lortu du.
Osasunan utzita jokatu duen Pablo Herviasek zirrara bereziarekin bizi izan du azken partida. Eta, horren hunkituta azaldu digu: ?Ikaragarria da hau. Sei partida hauetan laguntzera etorri behar izan nintzenean, ez nuen inoiz imajinatuko horrela amaituko nukeenik. Asmatu egin dut, izugarria baita hau?.
Errealeko jokalariak azaldu duenez, ?lehen zatian oso gaizki aritu gara?, urduritasunak beraien aurka egin duela argudiatuz, eta jokorik erakutsi ez dutela onartuz. Baina, taldeak ?adore handia du eta gogotsu sentitzen gara?, azaldu du. Mailari eusteko bide luze honetan, taldeak duen adore hori eta afizioaren babesa bidelagun izan dituztela goraipatuz.
Bestetik, Asier Riesgo dugu, partidako protagonista nabarmenetako bat. Taldearen etorkizuna jokoan jartzen zuten hainbat jaurtiketa gelditu baititu. Bereziki, bi oso arriskutsu. ?Egia esan, ikaragarria izan da partida. Hasiera batean, asko kostatu zaigu martxa hartzea eta bigarren zatian bagenekien gorantz egin behar genuela. Gero, lehen golarekin bizia berreskuratu dugu, eta azken momentura arte konfiantza edukiz, horrenbeste esperotako saria jaso dugu".
Azkenik, gorritxoen jokoa antolatu eta kudeatzen duen Enrique Martinek, asko sufritu du eta salbazioa ?itzela? izan dela laburbildu du. ?Ez nuen partida konplikaturik espero, baina azkenean aurreikuspen guztiak hautsi egin dira, eta asko sufritu dugu?, adierazi du Osasunako entrenatzaileak. Hala ere, eta zorionez, azken unera arte sufritzen jakin dutela goraipatu nahi izan du Martinek. Izan ere, atsedenean partida bestela planteatzea erabaki dute, alegia, lasaitasun eta sosegu handiagorekin baina betiko intentsitatea mantenduz, eta Enrique Martinen hitzetan, horrek salbatu ditu.
Bigarren mailari eustea lortu duten honetan, Enrique Martinek helburu argia proposatzen du: klubak 100 urte bete aurretik, gorritxoak berriz ere, Lehen Mailan ikustea.