Itxi

Osasuna

Osasuna auzia

Sumarioaren gaineko sekretua asteazkenean altxatuko du epaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bestalde, ondasunak ordainetan eman dio Osasunak Nafarroako Gobernuari eta horrela amaiera eman dio foru ogasunarekin zuen zorraren berregituratzeari.

  • Artxiboko irudia). Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia). Argazkia: EFE

Fermin Otamendi Osasuna Auziko epaileak sumarioaren gaineko sekretua altxatuko du asteazken honetan, 09:00etan, Nafarroako Justizia Epaitegiak baieztatu duenez.

Zorraren berregituratzea

Ondasunak (Sadar futbol-zelaia eta Taxoareko kirol-instalazioak) ordainetan eman dio Osasunak Nafarroako Gobernuari eta horrela amaiera eman dio foru ogasunarekin zuen zorraren berregituratzeari.

Osasuna zen "seguru asko" zerga-zorra handien zuen zergaduna. Konponbidea 2014. urtean UPN, PSN eta  PP alderdiek propasutatuko legearen onarpenari esker lortu du talde nafarrak.