Osasuna
Igandean 19:00etan
Camacho (Sevilla-Osasuna): "Maila handiko aurkaria da"
Asier Legarda
Taxoare
Bosgarren garaipena lortu nahi du jarraian Osasunak Sanchez Pizjuanen.
Sevillako jokalariak adorez gainezka izango dira Kopako finalerako txartela lortu ostean, eta Osasunak erronka zaila izango du Sanchez Pizjuan futbol zelaian, baina gorritxoak bolada bikainean dira eta ez dute nahi bolada hori amaitzerik. Espanyol, Xerez, Vila-real eta Tenerife jarraian mendean hartu ostean, bosgarren garaipena kateatu nahi dute gorritxoek Sanchez Pizjuan futbol zelaian.
Jose Antonio Camachok badaki erronka zaila dutela, dena dela: "Irabazteko behar den jokoa egiten ari da taldea, eta garaipenak aurkitu ditugu horri esker. Futbolean aste batetik bestera dena aldatzen da ordea, eta ez da gauza bera etxean ala etxetik at jokatzea. Maila handiko aurkaria izango dugu aurrean kasu honetan, eta erronka polita da guretzat orain arte egindakoa hobetu dezakegula ikusteko", esan du Osasunako entrenatzaileak.
Hasierako hamaikakoa, hau izan daiteke: Ricardo, Etxaide, Sergio, Flaño, Monreal, Puñal, Nekounam, Camuñas, Pandiani, Calleja eta Masoud.