Itxi

Osasuna

Ezohiko batzarra

Osasuna: Hilaren 26an, bazkide konpromisarioen batzarra

Asier Legarda

Taxoare

Sasoi amaieran egitekoak diren presidentetzarako hautsekundeetako egutegia erabaki beharko dute.

Osasunako bazkide konpromisarioen ezohiko batzarra ospatuko da martxoaren 26an Nafarroako hiriburuko Iruña Park hotelean. Bertan, sasoi honen amaieran ospatu beharreko hauteskundeetarako egutegia aurkeztuko zaie bazkide konpromisarioei, eta haiek egutegia onartutakoan hauteskunde prozesua martxan jarriko da.

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren aurrenean amaituko da ziurrenik, eta beharrezko sinadurak bildu ostean hautagai bat baino gehiago baldin balego, sasoia amaitu ostean ospatuko lirateke hauteskundeak.

Momentuz inork ez du hautagai izateko borondatea erakutsi, ezta Patxi Izkok berak ere, nahiz eta baietz dirudien. 2006an aurkaririk ez zuen izan Izkok eta bozkatu beharrik ez zuten izan Osasunako bazkideek.