Itxi

Osasuna

Asteazkenean, 20:00etan

Bartzelona-Osasuna: Messiren etxera

Asier Legarda

Taxoare

Bartzelonako izarraren sasoi une bikaina saihesten ahalegindu beharko du Camachoren taldeak Nou Campen.

Azken egunetan denen ahotan dabil Leo Messi argentinarra bere joko maila erakustaldiaren ondotik. Bartzelonako izarra une gozoan dago, eta bera eta bere taldekideak geratzen ahalegindu beharko du Osasunak bihar. 24 partidatan 25 gol egin ditu Messik, 27 jardunalditan Osasunako jokalari guztien artean egin gol kopuru berdina.

Gainera, Bartzelonak ez du partidarik galdu etxean sasoi honetan (hamabi garaipen eta berdinketa bat) eta erronka zaila dauka Osasunak, baina partida aurrez galdutzat ematerik ez dute nahi Jose Antonio Camachoren mutilek. "Zaila izango da, asko defendatzea tokatuko zaigu, baina baloia eskuratutakoan dibertitzen saiatu behar dugu, ezerri uko egin gabe. Une honetan datorren igandean Almeriaren aurka jokatu beharreko partidan ez dut pentsatzen", adierazi du Osasunako entrenatzaileak.

Hasierako hamaikakoan berritasun bat baino gehiago izango ditu Osasunak: atzealdean Josetxok Sergio ordezkatuko du, eta Vadoczek erdi punta lanak egingo ditu, Dadyren hutsunea Puñalen sarrerarekin estaliz. Aranda, Dady eta Pandiani min hartuta daude eta Jorge Galan, jokatzeko moduan den aurrelari peto bakarra, ordezkoen aulkian utziko du Camachok.

Osasuna: Ricardo; Azpilikueta, Flaño, Josetxo, Monreal; Puñal, Nekounam, Juanfran, Vadocz, Camuñas; Masoud.