Itxi

Osasuna

2010ean ez du jokatu

Valentzia-Osasuna: Oier, itzultzeko prest

Asier Legarda

Taxoare

Hiru hilabete jokatu gabe egin ostean, Monrealen lesioak taldera itzultzeko aukera eman diezaioke Lizarrako jokalariari.

2009ko azken norgehiagokan lesio larria izan zuen belaunean Oier Sanjurjok, Osasunak Athleticen aurka San Mamesen jokatu partidan. Eta nahiz eta azken hilabetean belauneko arazoak ahaztuta izan, urte honetan minutu bakar bat jokatzeko aukerarik ez du izan Oierrek oraindik. Hori bai, Natxo Monrealen lesioak -bihar egingo du ezker hegaleko atzelariak igandean jokatzeko moduan dagoen ala ez dagoen erabakitzeko behin betiko proba- talde gorritxoko ateak ireki diezazkioke Oierri asteburu honetan.

“Tamalgarria da Natxok min hartu izana, baina horrek aukeraren bat izateko ateak zabaltzen dizkit, meta Natxo bihar nola dagoen ikusi egin beharko da, baina deialdian izatea da nire helburua eta ahal baldin bada, jokatzea. Hiru hilabete pasa daramatzat jokatu gabe eta Mestallan jokatzea asko gustatuko litzaidake. Gainera, behar dut jokatzea, entrenamenduek ematen ez dizutena ematen baitu lehiaketak”, onartu du gaur Lizarrako futbolari gazteak.